Beraz, Ainhoak, Asierrek eta Mikelek zabalduko dute gure
blogen atea, baina jakin ezazue zer esana daukazuen guztioi egingo
dizuegula lekua gurean. Animatu eta esaguzu zuk ere bloga nahi duzula.
|
|
• Zer da blog bat?
- Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.
• Nork izan dezake blog bat elgoiBARREN.net-en?
-
Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Hori bai, baldintza batzuk bete behar dira.
•
Zer baldintza bete behar dira gurean blog bat edukitzeko?
- Lau baldintza dira bete beharrekoak:
- Euskaraz idatzi behar da.
- Errespetuz idaztea eskatzen dugu.
- Blogari bakoitzaren atzean izen-abizenak edo talde konkretu batek egon behar du. Ez da blogari anonimorik onartuko.
•
Informatikaz jakin behar al da blogari izateko?
-
Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Ordu erdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta elgoiBARREN.net-en erakutsiko dizugu.
•
Erretratuak ere sar ditzaket?
-
Bai. Testuak ez ezik, erretratuak ere sartu ahal dira blogetan. Erretratuak sartzen ere guk erakutsiko dizugu.
•
Zer egin behar dut bloga eskatzeko?
-
Jarri elgoiBARREN.net-ekin harremanetan. Deitu telefonoz (943 74 41 12) edo, nahiago baduzu, idatzi gure e-postara (elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com). Blogaren izena, zure izen-abizenak eta erretratu bat behar ditugu, besterik ez (erretratua geuk aterako dizugu)
•
elgoiBARREN.net-ek aldatuko al ditu nire blogeko edukiak?
- Ez. Baina arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, eskubidea izango dugu aztertu eta, behar izanez gero, testua berridatzi, aldatu edo kentzeko.
•
Ba al dago sarean beste blog komunitaterik?
-
Bai, jakina. Ez gara lehenak, eta, seguruenez, ez gara azkenak izango. Euskaraz, adibidez, hiru komunitate behintzat ondo ezagunak dira: blogak.com, Goiena.net edo uztarria.com/blogak. Gehiago ere badaude.
•
Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?
- Egileak, edozein momentutan itxi dezake bere bloga. Bloga berak nahi bezala egiterik ez baldin badu, itxi eta kitto! Ez dago beste betebeharrik. ElgoiBARREN.net-i abisatu jadanik blog hori ez duela eguneratuko, eta guk itxi egingo dugu.