Casting-a pasa ondoren Mihiluze saio arrakastatsuan parte hartzeko aukeratu dituzte Leire Agirrebeña eta Nere Aranberri elgoibartarrak. Hortaz, badakizue, saioa gustuko baduzue, edota bikote hau zenbat saio irauteko; eta zenbat diru irabazteko, gai den jakin gura baduzue, piztu telebista eta jarri etb1-ean 21:30etan.
Duela gutxi telebistako saiorik aipagarrienaren 2008ko Argia Saria irabazi duen Mihiluzera joan aurretik entrenamendu saioak ere egin dituztela aitortu dute Leirek eta Nerek. “Imintzioka proba izan da gehien entrenatu duguna. Egia esan, 'entrenamenduegatik' bakarrik merezi izan du Mihiluzera joateak, sekulako barreak bota ditugu. Barixakuero beste lau bat lagunekin tabernaren batean elkartu eta barre batzuk botatzen genituen bitartean, zer edo zer ere trebatu gara”. Ikusiko dugu.