Estreinekoa

Asier Etxaniz 2008ko ots. 13a, 22:07

Gaur otsailak 14 egokitu zait blog honetan estreinekoa. San Balentin egunez, maite zaitut, maite zaituztet publikoki aitortzea delitua daitekenean. Horrelakoak botatzea kostatzen denarekin!

Hau posible egiten duen egoeraren aurrean greba orokorra dago deitua, eta deitzailearen bakardadeak erakusten du ondo bizi dugun egoera. Haueskundeak atejoka, bost! alderdiei greba, ilegalizazio, San Balentin edo kartzelaldiak. Azkena ipurdigizena!

Jendartean berriz, inpresioa dut nahi eta ezinean gabiltzala, egingo genituzkenak aukera hoberen bat noiz etorriko gordetzen. Itzainak, gure bizkarrean akulua zakarregi astintzen ariko balira bezala.