Besteak beste, estalpe berria jarri eta itxura orokorra hobetuko dizkiote Olasoko hilerriko sarrerari. Zaharberritze lanak amaitzeko hiru hilabeteko epea izango du lehiaketa irabazten duen enpresak. (Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu lehiaketarako oinarriak)
Monumentu historiko-artistikoa
Olasoko hilerriko sarrerako arkupea 1964ko urtarrilaren 17an monumentu historiko-artistiko izendatu zuten; Estatu espainolean eta Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait arte-obrari ematen zaion kalifikazio ofiziala. Izendapen horri esker, Estatuaren babespean geratu zen. Hala, baimen ofizialik gabe saldu, konpondu edo ezer aldatzea eragozten da.
Aspaldian, baina, eraikinaren egoera asko okertu da eta Udalak sareak ere jarri behar izan ditu estalpetik erortzen ziren harri puskak inoren gainean jauzi ez zitezen.
Olasoko hilerria
1459. urtean Martin Sanchok eraiki zuen, sarrerako arkupean irakur daitekeen inskripizioaren arabera.
Gaur egun hilerriko sarrera den arkua garai batean Olasoko San Bartolome eliza zaharretik geratzen den hondarra da. Garai batean Olasoko San Bartolome eliza herriko parrokia izan zen.
Urteen eraginez aldaketa nabariak izan ditu elizatari honek. Esate baterako, montura bikoitzeko sarrerako arkuak gaur egun eskulturarik ez badu ere, litekeena da jatorriz bibliako historia politen irudiak izatea. Argazki zaharretan heriotza isladatzen duten inskripizioak irakur zitezkeen, burezur bat eta gurutzaturiko bina tibiarekin batera. Inskripizoa portada hilerriko sarreratzat jarri zutenean egin zen baina gaur egun desagertuta dago.
Atezangoetan bost irudi ikus daitezke: San Pedro, San Paulo, San Bartolome, San Joan Bataiatzailea eta San Sebastian. Jatorriz sei irudi zeuden.
Hilerriaren ondean, Olaso baserria zegoen, garai batean Olaso Jauregia izan zena. Gaur egun, zenbait horma, ni ate arkudun eta leiho dinteldu batek bakarrik diraute tente.
∞ Lotura duten albisteak:
- Enclaves Templarios en Euskadi (templeeuskadi)