Ikerketa egiteko prest dauden enpresek, gehienez ere, 40.000 euroko aurrekontua izango dute eta lehiaketa deialdiaren oinarrietan agertzen den moduan, gainera, kopuru hori murrizten saiatu beharko dute. Horrez gain, ikerketak egungo argiztapen sistemaren akatsak nabarmendu eta eraginkortasuna hobetzera bideratutako hobekuntzak proposatu beharko ditu.
Interesatuek 15 eguneko epea daukate informazio gehiago jaso edo euren proiektuak aurkezteko, otsailaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratutakoaren arabera.
Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan, Santa Ana, 2 (Giza Eskubideen parkean dauka sarrera) eskuratu daitezke oinarriak.