Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria dauka

elgoibarren.net 2008ko ots. 15a, 15:10

 
Mintxetako muskulazio gelaren ordutegia zabalduko du Udal Kirol Patronatuak martxoaren 3tik aurrera.
  • Spinning eta Pilates ikastaroetako ordutegi berriak ere jakinarazi ditu.

 


1706641330780 Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria dauka

Muskulazio gelak ordutegi berria izango du. Batetik, martitzen eta eguen goizetan ere irekita egongo da aurrerantzean, eta bestetik, arratsaldetan, egunero, 15:00etatik aurrera irekiko ditu ateak.

Hortaz, ordutegi berria horrela geldituko da:

1706641330803 Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria dauka

-Astelehenetik ostiralera:
  • Goizez: 10:00etatik 12:30etara irekita
  • Arratsaldez: 15:00etatik 21:30etara
Jendearen eskaerei erantzuteko asmoz, Udal Kirol Patronatua urtarrilean hasi zen Olaizaga kiroldegia eguerdian ere irekita mantentzen eta orain Mintxetako muskulazio gelako ordutegia handitu du.

 
Spinning eta Pilates ikastaroetako ordutegi berriak:

1706641330833 Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria dauka

Bestalde, Kirol Patronatuak Pilates eta Spinning ordutegi berriak eskaini behar ditu:
  • Pilates: astearte eta ostegunak, 10:00etan eta 11:00etan bi talde berri sortzeko asmoa dago.
  • Spinning: astearte, asteazken eta ostiralak, 15:00etan.