Euskal Herriko bikien bilgune izan nahi du Geminis Operazioak

elgoibarren.net 2008ko ots. 18a, 11:10

 
Parte hartu: Eibarko Casino Artista elkarteak Euskal Herriko bikien bilgune bihurtu nahi du, laugarren urtez, Untzaga Plaza apirilaren 6an. Biki elgoibartarrak ere gonbidatuta daude antolatu nahi duten jaian parte hartzeko.

 


Geminis Operazioa
  • Noiz: Apirilak 6
  • Non: Eibarko Untzaga plazan
  • Egitaraua:
    11:15 Intsignia eta krabelin banaketa.
    12:00 Meza San Andres parrokian.
    Ondoren, txikiteoa eta bazkaria gero.
  • Izen ematearen prezioa: 40 euro nagusiek. Adin txikikoek doan.
  • Izena emateko azken eguna: apirilak 3.
Parte hartzeko do informazio gehiagorako:
Bidali eskutitz bat Casino Artista elkartekoei (Eibarko Txirrindulari Elkartea Pagaegi kalea, 3 behea) edo honako telefonoetara dei egin:
  • 943 53 01 93 edo 608 20 78 67