Antolakuntza perfektua
Laurek lasterketa polita, baina aldi berean gogorra izan zela Vall Fosca aitortzen dute, baina, batez ere, antolatzaileen lana goraipatu nahi izan dute “Hamarreko bat merezi dute. Ia igoerako ibilbide guztia bi arrastorekin markaturik zegoen (beste korrikalariak aurreratzeko oso garrantzitsua da bi arrasto egotea). Gainera aldaketak eta zailtasuneko lekuetan antolakuntzako jende mordo bat zegoen laguntzeko prest. Eta zer esan tontorretan animoak ematen zegoen jendeaz”.
Antolakuntzaz gain inguruak ere goraipatu dituzte: “ikusgarria da, oraindik esplotatu gabekoa, oso naturala”.
Eguraldi zoragarria
Euskadiko Koparekin amaitzeko, Andres Regil sarian parte hartu nahi dute elgoibartarrok martxoaren 1ean eta 2an Picos de Europan. Halere, momentuz itxaron zerrendan ei daude. Zorterik ez badaukate Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatu duen mendiko eski irteeran akabatuko dutela harra azaldu digute, “ia jende dexente batzen garen, Elgoibarren sekulako gorakada eduki baitu kirol honek”.
∞ Lotura duten albisteak:
- 5 elgoibartarrek 'Altitoy' eski lasterketan parte hartu dute (2008-01-22 elgoiBARREN.net)
- Bi elgoibartar Chamonix-Zermatt eski trabesian (2007-04-13 elgoiBARREN.net)
- Ibon Gabilondok 15. postua lortu zuen Pyrenea triatloian (2007-03-27 elgoiBARREN.net)
• Bideoa: Bideo labur batzuk bidali dizkigute eskiatzaileek
{google}-6645430652571901228{/google}
{google}5775349423436475573{/google}
{google}-8611735609319479864{/google}
ARGAZKIAK: