Radar finkoak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE)
|
Ikus mapa honetan: EAEko radar finkoen kokapena (trafikoa.net)
|
Helburua 63 radar finkora iristea
Gipuzkoan 10 radar finko gehiago jartzeko asmoa dute; N-A eta A-8 errepideetan guztiak. Bizkaian sei eta Araban zortzi radar gehiago jarriko dituzte.
Oro har, EAEko radar finko gehienak hiri handietako sarrera-irteeretan kokatuta daude.
- Informazioa emateko paneletan jarriko dituzte gehienetan
Ekipo horiek Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora bidaliko dituzte argazkiak zuzenean, eta handik emango zaio hasiera prozedura zigortzaileari. Radarrak daudela informatzeko panelak jarri dituzte kontrolatutako tarteetan. Radar berri horiek askotariko informazioa emateko paneletan jarriko dituzte kasurik gehienetan, eta noranzko bietan kontrolatuko dute abiadura.
- Azken teknologiarekin hornitutako radarrak dira
Film fotografiko konbentzionalak baino irudi-kalitate hobea eskaintzen dute ekipo digitalek, egunez eta gauez. Horrez gain, radar berriak abiadura neurtzeko eta araua hautsi duenaren ibilgailua identifikatzeko zehaztasun handiagoa ematen du. Gainera, errepidetik gertuko ia edozein lekutan (zubi zein gaineko pasabideetan) jar daiteke, eta zonalde batzuk zehaztasun handiagoz kontrolatzea ahalbidetzen du, besteak beste, ezkerreko erreia, bertan gertatzen baitira arau-hauste larrienak.
- Radarrak daudela jakinarazi egin beharko da
- Araudia
- Radar mugikorrak
Radar finkoez gainera, radar 11 radar mugikor dauzka Ertzaintzak, eta laster barru hiru gehiago edukiko dituzte.
Radar gehiago etorkizunean
Gehiegizko abiadura, puntuak galtzeko lasterbidea
Gehiegizko abiadura da oraindik ere gidariak zigortzeko arrazoi nagusia. Puntukako gidabaimena martxan jarri eta lehen sei hilabeteetan kendu ziren 10.543 puntuen erdia baino gehiago gehiegizko abiaduragatik izan ziren Gipuzkoan.