Cocidito Madrileño eta Vasco

Asier Etxaniz 2008ko ots. 21a, 22:00

Badakigu jakin, zertzu esaten dituzten Madrilen gure berri ematen dutenean. Beldurra ematen du berez baina ikasi dugu buelta eman eta farre egiten ere. Cociditon ohi dutenez, esandako guztiak jaso eta bata bestearen atzetik jartzen dizkigutenean garbi ikusten dugu antza, arrazoia gurea dela. Ekibokatuta daudela eta gainera txarkeriz ari direla. Alegia, gu onak, gaiztoak haiek, eta egia den bezala aitortu eta erakusteko gai diren bakarrak gure kazetariak.

 
Gaur, hemen jarri dudan bideo hau heldu zait. Cocidito delakoaren bertsio Kubatarra, baina Cocidito Vascoa kasu honetan. Seguru gutako askok ikusi eta asko mamurtu gabe irentsi ditugula hor azaltzen direnak, bai eta neurriko konklusioak atera ere.
{google}8224321347761720256&hl{/google} 
Badakit Madrileko hizlariak ez direla lotsatzen esandakoez, aberastu seguruago. Bideo honetan ordea, lotsatzeko moduko motiborik badagoela iruditzen zait, baina igoal izango da ni lotsatiegia naizelako.