Bestalde, museoak hazten jarraitzen du, Euskadiko Kutxak emandako
diru-laguntzari esker, Ezagutzaren gela ireki ahal izan baitute
museoaren albo batean.
• Bideoa: Alberto Ortueta, museoko presidentea iraganaz eta etorkizuneko erronkez berbetan; eta museoko zenbait irudi.
{google}5848355214907537840{/google}
- Ikus hemen; Pedro Ortuondo, Erreminta Makinaren Museoko zuzendariari elkarrizketa (BARREN, 643. zenb. 2008-02-15)
Ezagutzaren gela inauguratu zuten agintariek
Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) Heziketa eta sustapen fondoak emandako diru-laguntzari esker Ezagutzaren gela izeneko gune berri bat izango du aurrerantzean Erreminta-Makinaren Museoak.
Bilerak, hitzaldiak eta museoarekin zerikusia duten beste hainbat gauza egin ahal izateko 50 m². inguruko gela, hain zuzen ere. Hegaleko nabean eraiki dute gela berria, 'Patxi Aldabaldetrecu' Erakusketa Aretoaren jarraian. Pedro Ortuondo, museoko zuzendariaren berbetan, antzinako makinak
batzeko etapa amaitu zen. Orain, erreminta makinaren alorrean lanean
ibili diren "pertsonen ezagutza, jakinduria batzeko ordua da, eta
horretarako baliagarria izango zaigula gela hau: ezagutzaren gela”.
“Bere arloan erreferente bat delako jaso du museoak gure laguntza” azaldu zuen Iñaki Goñik Laboralak Elgoibarren duen sukurtsaleko zuzendariak. Halere, ez dute diru kopurua publiko egin nahi izan.
∞ Informazio gehiago:
- Erraminta-Makinaren Museoaren web gunea
- 25BIEMH (AFM)
- Bilbao Exhibition Centre (BEC)
- Bienalak irauten duen bitartean, martxoaren 3tik 8ra bitartean herritarrentzako ateak irekiko ditu museoak. Ikus egitaraua.