Juan Antonio Urbeltzek eta Argia dantza taldeak prestatu duten espektakuloaren estreinaldian, Añorgako dantzariak, Iruñako Duguna dantza taldea eta Eibarko Kezka Dantza taldea ere arituko dira. Testu honekin, Juan Antonio Urbeltz antropologoak eta folkloristak bere azken ikuskizuna aurkeztu du:
Euskal Herriko eta Japoniako ipuin zaharrek diote euria eta eguzkia egiten duenean azeriek euren ezkontzak ospatzen dituztela. Horregatik klimatologia berezi horri “Axeri-boda” edo “boda de zorros” deitzen zaio.
Eguraldi horretan ortzadarra ateratzen da eta, horren oinarrian, azeriek euren ezkontzak ospatzen dituzte eta, jakina, musika eta dantza festan funtsezkoak dira”.