Mendebaldeko Europako mendirik garaiena, Mont Blanc (4.808 m), igotzea izan estreinako mendi jarduera 2006ko uztailean. Mont Blanc lau bide Euskal Herriko emakumeentzat espedizioan 19 emakumek lortu zuten gailurrera iristea. Haien artean ziren Lorea Vila, Marije Mendikute, Arrate Zubia eta Lurdes Zubiaurre elgoibartarrak.
- Honela kontatu ziguten BARREN astekariko 586. alean (2006-09-29. pdf)
Uda honetan, berriz, erronka handiagoari egingo diote aurre: Europako gailurrik altuena, Elbrus (5.642 m.) igotzen saiatuko dira Kaukasoko mendikatean. Aurten, momentuz, elgoibartar bakarrak parte hartuko du espedizioan, Arrate Zubiak, hain zuzen ere (goiko argazkian ezkerretik hasita lehena).
Kaukaso mendikateko sumendirik handiena da Elbrus, Europa fisikoaren tontor enblematikoa: 5.642 metro ditu, Mont Blancek baino 800 metro gehiago.
- Informazio gehiago: 2008ko jarduera: Elbrus (5.642 m.) (marimendi.org)
Kirola zahartze osasuntsu baterako bide
Debabarrenako Esperientzi Eskolako modulu ireki berriaren bitartez, Kirola zaharzte osasuntsu baterako bide izeneko hitzaldian Marimendi talekoen ibilerak azalduko dituzte marimenditarrek beraiek.
- Noiz: martxoaren 11n, goizeko 10:00etatik 11:30era.
- Non: Kultur Etxean
- Nori zuzendua: 50 urtetik gorako edonorentzat.