Joan zen domekan (otsailak 24) jokatu zen infantil mailako Euskadiko Kros Txapelketa Amurrion (Araba). Iñaki Sagarnak duela astebete Hernanin jokatu zen Gipuzkoako Txapelketan egin zuen postua errepikatu zuen; bigarrengoa, oraingoan Euskadiko Txapelketan, ordea. 3.500 metroko zirkuituan egin zuten antxintxika parte hartzaileek.
Taldeka, laugarren postuan sailkatu ziren Mintxetako mutilak. Neskek, berriz, 2.300 metroko zirkuituari egin zioten aurre eta aurreneko postuetan sailkatzea lortu zuten. Horri esker, taldekako hirugarren postua eskuratu zuten.
Lorea Santiago Gipuzkoako txapeldun
Lorea Santiagok Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan (otsailak 17) Hernanin.
Lorea Santiagok Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan (otsailak 17) Hernanin.