Domeka gaueko zine emanaldia kendu du Kultura Batzordeak

elgoibarren.net 2008ko ots. 26a, 15:02

 
Ikusle kopuruen datuak aztertu eta gero hartu du erabakia Kultura Batzordeak, domeka gauean apenas joaten baita jenderik zinea ikustera Herriko Antzokira.

 
 
 
 
 
Apirileko lehen domekan jarriko da indarrean Kultura Batzordeak hartu duen erabakia. Hortaz, aurrerantzean ez da zine emanaldirik izango domeka gauetan, 22:15ean, alegia.

Duela gutxi agerkari honetan bertan jakinarazi genizuen moduan, Herriko Antzokiko zine ikusle kopuruak behera egiten jarraitzen du. Gauzak horrela, egun, eta ordurik, txarrena domeka gauekoa zela jakinarazi dute Udaleko Kultura Saileko arduradunek. “Apenas joaten da jenderik domeka gaueko saiora

1706641321935 Domeka gaueko zine emanaldia kendu du Kultura Batzordeak

Zinea ikusteko ordutegia
(*zine komertziala)
  • Barixakuak: 22:15
  • Zapatuak: 19:00 – 22:15
  • Domekak: 16:30*- 19:00
  • Astelehena: 21:30
*Umeentzako zine emanaldiak