Mendi irteera eta margo erakusketa antolatu ditu Haizeak Emakumearen Egunerako

elgoibarren.net 2008ko ots. 27a, 13:08

 
Saseta eta Okina arteko mendi irteera eta Agurtzane Sololuzeren margo erakusketa dira Haizea Emakume Taldearen aisialdi eta kultur proposamenak Emakumearen Egunerako (martxoak 8).

 
 


Saseta eta Okina arteko mendi irteera


Ayuda Erreka.

Morkaiko Mendizale Elkartearekin elkarlanean antolatu du mendi irteera Haizeak. Saseta eta Okina herrien arteko ibilbidea egingo dute, Trebiñuko lurretan. Besteak beste, Ayuda erreka inguruko bazter ederrak eta Estibalizeko monastegia ikusteko aukera izango dute.Ibilbide lasaia izango dela argitu dute, “nahi duen orok egiteko modukoa”.
  • Eguna: Martxoak 9, domeka.
  • Ordua: Goizeko 9:30ak.
  • Irteera tokia: Plaza Handia.
  • Prezioa:
    • Morkaiko edo Haizeako bazkideak: 25€
    • Bazkide ez direnak: 30€
  • Zailtasuna: Xamurra.
  • Izena emateko: Moraikoren lokalean astelehen edo ostegunetan arratsaldeko 19:00retatik 20:30etara edo Pitxintxu dendan.
 
“Seina eta Luze” margo erakusketa
Egilea: Agurtzane Sololuze.
Noiz: Martxoaren 1etik 6ra eta 10etik 15era (*tartean hauteskundeak daude)
Non: Kultur Etxean
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara (astelehenetik zapatura).
Bilbon bizi den Agurtzane Sololuze artista eibartarraren lanekin osatutako erakusketa antolatu du Haizeak. Jakinarazi dutenez, “sentsibilitate handiko” margolaria da Sololuze, eta zapiak, oihalak, izarak eta beste hainbat material erabiltzen ditu margolanen euskarri moduan.
 
Ekintza gehiago:
  • Bideo-forum-a: “Los Lios De Gray”
    • Hizlaria: Eskarne Larrinaga
    • Martxoak 14 (22:00etan)
    • Kultur Etxeko hitzaldi gelan
  • Arratsalde Literarioak
    • Emakumen artean irakkurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatu ditu Haizeak Arratsalde Literarioak.
    • Noiz:
      • Apirilak 14 (Kultur Etxean)
      • Maiatzak 12 (Haizearen lokalean)
      • Ekainak 16 (Kultur Etxean)

  Lotura duten albisteak: