Zineak ez bezala, badirudi ikuskizun eszenikoek harrera hobea dutela herritarrengan. 2007. urtean, 18 ikuskizun eszeniko antolatu zituen Kultura Sailak Herriko Antzokian; erdiak nagusientzako, eta beste erdiak umeentzako.
Guztira 4.058 lagun joan ziren ikuskizunok ikustera.
- Nagusientzako ikuskizun eszenikoak: 1.960 ikusle
- Umeentzako ikuskizun eszenikoak: 2.098 ikusle
Saiorik jendetsuena, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Eskerrik asko” izan da; 1.400 txartel saldu zituzten abenduaren 28an eskaini zuten emanaldirako. Herriko Antzokiak 400 laguneko gehienezko aforoa duenez, Olaizaga Kirolegian eskaini behar izan zuten ikuskizuna.
Nagusientzako ikuskizunen artean, berriz, Glu-Glu konpainiaren Ama Quiero ser Lehendakari komedia izan zen ikusle gehien erakarri zuena; sarrera guztiak (400) agortu ziren.
Mississipi aldetik etorri zen gospel erakustaldiak ere harrera oso ona izan zuen. 348 lagunek jarraitu zuten Black Heritage Singers gospel taldearen kontzertua. Eta, “La Tabernera del Puerto” ikustera joan ziren 336 lagunek, elgoibartarrok zarzuela zaleak garela erakusten dute.
DATA |
IKUSKIZUN ESZENIKOA NAGUSIENTZAT |
IKUSLEAK |
Urtarrilak 19 |
AMA QUIERO SER LEHENDAKARI |
400 |
Otsailak 9 |
EL VENDEDOR DE TIEMPO |
143 |
Martxoak 2 |
OTRAS MUJERES |
257 |
Apirilak 13 |
PICASSO 1937, HISTORIA DEL GUERNICA |
58 |
Ekainak 29 |
MEANDO FUERA DEL TIESTO |
67 |
Urriak 5 |
LA TABERNERA DEL PUERTO-zarzuela |
336 |
Azaroak 9 |
MI MISTERIO DEL INTERIOR |
214 |
Azaroak 29 |
GU TA GUTARRAK-musika |
137 |
Abenduak 22 |
BLACK HERITAGE SINGERS-gospel |
348 |
DATA |
IKUSKIZUN ESZENIKOA HAURRENTZAT |
IKUSLEAK |
Urtarrilak 14 |
ZORIONAK ZURI |
88 |
Otsailak 11 |
BATUTA |
67 |
Martxoak 4 |
PIZTI DOMATZAILEA |
25 |
Apirilak 15 |
TXITXARRA TA INURRIA |
70 |
Maiatzak 12 |
LAMIEN BASOA-dantza |
180 |
Urriak 7 |
HANDITAN |
135 |
Azaroak 11 |
ETA ZER? |
53 |
Abenduak 2 |
HISTORIAS DE ANIMALES-txotxongiloak |
80 |
Abenduak 28 |
PIRRITX ETA PORROTX |
1.400 |