AHT vs Praileaitz

Asier Etxaniz 2008ko ots. 27a, 22:48

Hala zioen Iñigo Palominok AHT-ari buruz Barreneko elkarrizketan: Herriaren irizpideak hauteskundeetan agertzen dira, eta Eusko Legebiltzarraren %85 proiektuaren aldekoa da.


Eusko legebiltzarrak, Praileaitzen ingurunean harrobia geratzeko eskatu zuen joan den urteko abenduan. PNV izan ezik, alderdi guztiak ziren harrobia geratzearen aldekoak, bai eta Elgoibar, Ermua, Eibar, Soraluze, Mendaro, Mutriku eta Debako udalak, bertako langileak ordezkatzen zituzten sindikatuak eta hainbat elkarte ere. Gauzak horrela, zai geratu ginen ea zer gertatuko.

Gaur enteratu gara Miren Azkareteren ahotik, ezetz, denak daudela ekibokatuta, ez dagoela arriskurik aztarnategiarentzat, hala dioskula Shefieldgo aditu baten txostenak. Gertuago ere izango ziren adituak, baina nago, ez zegoela beharrik ere.

Galdetzen hasita, jarrera honek ere edukiko du seguru esplikazio demokratikorik, baina zertan hasi galdezka. Badakigu Iñigok zer esan nahi zigun. Construcciones Amenabarrek erabakitzen du zer den eta zer ez den demokratikoa.