Kartzelan idazle den Jokin Urain preso mendaroarra elkarrizketatu dute
Argia astekariaren azken alean. 1986an Basaurin atxilotu zutenetik
preso dagoen bitartean, lau liburu argitaratu ditu: Izaina (1990), Adlotse (1992), Gatibu sortu
nintzen (2000), eta Errotarria (2006). Gaur egun, (Dueñas (Palentzia, Espainia) herriko La Moraleja espetxean preso dago.
Miel Anjel Elustondok elkarrizketa sakona egin dio Jokin Urain idazleari Argia astekariko azken alean (2.126 zenb.). Gauza askotaz berba egin zuten elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak Dueñas (Palentzia, Espainia) herriko La Moralejan kartzelan eduki zuten hitzorduan, baina, batez ere, idatzi duen azken liburua izan zuten hizpide; Errotarria.
Elustondoren esanetan, "Lan honetan, presoa, kartzela, funtzionarioak, poliziak, politikariak, senideak, hilak eta biziak, umore mina, ironia… espetxeetako wikipedia du irakurleak Jokin Urainen obra". Eta honakoa gaineratzen du: "Irakurtzeko asko duen liburua da Errotarria. Antologia bateko testu pila handia aukeran. Liburua bera, osorik, antologikoa".