Besteak beste, ofizioen jardunaldiak delakoan, errementari bat sasoiko tailer batean lanean ikusteko aukera izango dute museora hurbiltzen direnek. Iaz ere antolatu zuten antzerako jardunaldi bat; ‘Tradiziozko ogibideen jardunaldia’, baina, orduko hartan San Anton Egunez (urtarrilak 17) bakarrik ireki zituen ateak museoak (ikus hemen iaz bertan hartutako argazkiak eta bideo bat).
Aurrekoaz gain, aurten 10 urte beteko dituen museoko makinak martxan egongo dira, sasoi betean lanean, produkziorako eralbiltzen ez direla makina bat urte pasa badira ere.
Ordutegia:
- 08:00-13:00 eta 14:30-17:30 (martxoaren 3tik 7ra)
*Martxoaren 8an, zapatuan, goizeko 08:00etatik 14:00etara.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Erreminta-Makinaren Museoak 10 urte beteko ditu aurten (elgoiBARREN.net)
-
20 enpresa elgoibartar izango dira Erreminta-Makinaren Bienalean (2008-02-25 elgoiBARREN.net)