MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

elgoibarren.net 2008ko mar. 3a, 14:19

 

MySpace, musikaren mundura lerratu den munduko webgune handienetakoa da. Sarean nabigatzen jardun ondoren, Elgoibarko eta Mendaroko talde eta bakarlari mordo batekin egin dugu topo; eta baita ezusteko bat edo besterekin ere.

Ezagutu, eta entzun, nahi al dituzue?

    •  Futbola, Internet eta Rock&Rolla (Asier Etxaniz)

  

Luistxo Fernandez, Internet adituaren ustez, Euskal Herriko musika gazte (ia) guztia dago gaur lagun eta kontaktu-sareen gainean eraikitako webgune arrakastatsuan.
Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da MySpace, eta horretaz jabeturik, euren domeinu propioarekin webguneak dauzkaten taldeek ere badaukate webgunea MySpace-en.

Musika entzuteko, eta batzuetan jaisteko, aukera da sare sozialen eran hazitako webgune honen ezaugarri nagusia. Horrez gain, musikaren munduan mugitzen diren talde eta norbanakoentzat harremanetan egoteko eta batak bestearen berri izateko modua ere bada. (ikus wikipediako definizioa)

 

     Elgoibartar eta mendaroarrak MySpacen

Elgoibarko eta Mendaroko talde eta bakarlariak, eta inguruko taldeetan ari diren musikari elgoibartarrak, aurkitu ditugu MySpace-en; aktiboan daudenak eta jotzeari lagata daukatenak ere bai. Hala ere, ziur, badirela ondorengo zerrendan bildu ditugunak  baino gehiago. Eskertuko genizueke jakinaraztea.

 

1706641295866 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    Zuhaitz Gurrutxaga: Orain arte, futbolari moduan ezagutzen genuen, baina begi bistakoa denez, sanmigeldarrak beste afizio batzuk ere lantzen ditu. Lau abesti eta argazki mordoa dauzka MySpace-eko helbidean.  

 

   

1706641295892 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

    Laia: Juanmi Abal Laia taldeko abeslari eta gitar-jole elgoibartarra da. Iaz, Bilbao BBK Live makrojaialdi erraldoian jo zuen talde honek. 


 

1706641295948 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    Napoka Iria: Ander Mujika elgoibartarrak eta Miren Narbaiza eibartarrak osatzen dute Napoka Iria. Duela gutxi atera zuten estreineko maketa.

 

 

   

   

1706641295980 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

Hellgoibar: Larramoti, Peitx, Igobal eta Gartzen taldekideek progressive, metal eta death metal estiloko musika egiten dute. Ikus hemen egiteko gai direnaren erakusgarri bat. 

 

 

 

1706641296007 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

 

    Aterkings: Martxelo Mendizabal eta Alberto Gonzalez elgoibartarrek eta Markinako musikariek osatutako taldeak lagun mordoa dauzka Myspacen.

 

 

1706641296041 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    Munlet: Mendaroko bikotearen elektronika eta postpunk doinuak. 

 

 

 

 

1706641296075 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    Uek: Jon Gurrutxaga, Arima Beltza taldeko abeslari eta bateria jole elgoibartarrak eta Keu Agirretxea (Fjord, Etsaiak) eta Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak) ondarrutarrek osatzen dute Uek hirukotea.

 

 

1706641296107 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    6Nemen9:
Talde gisa desagertu zenetik urte asko pasa badira ere, nolako musika egiten zuten ezagutu, edo gogoratzeko, aukera daukazue hemen.

 

 

 

1706641296135 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

 

    Natalia Mellado:
Elgoibar atzean lagata, Madril aldera joan zen Natalia Mellado abeslaria orain urte batzuk, eta, ordutik bere izena oso ezaguna egin da, Espainian batez ere. Raphael edo Manolo Escobar bezalako artista ezagunen ondoan jardun du koplan aditua den elgoibartarrak.

 

1706641296168 MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak

   C69
Musika alternatiboa/elektronikoa/popa