Joan zen zapatu goizaldean, ordu biak aldera, atxilotu zuen euskal poliziak ustezko droga trafikatzailea. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, Eibarko Ertzain-etxeko bi agente, uniformea jantzi gabe, zaintza lanak egiten ari ziren diskoteka baten inguruetan; eta ustezko salerosketa baten lekuko izan ziren.
Auto barruan, gai baten hauts zuria eta marroia zuten 26 poltsa, haxixa eta 200 euro aurkitu zituzten, hainbat lekutan ezkutatuta. Hori dela eta, ustezko trafikatzailea atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.