{google}-4650847646131270551{/google}Jarraikortasun pixka batekin euria egin izana albiste bihurtu da gaur. Izan ere, ziur-ziur ez dakigu, baina ganoraz euria egiten ez duela hilabete inguru pasa da. Akorduan daukagunez, azkenekoz, San Blas Egunean (Inauterietako zapatua ere bai aurten) egin zuen euri pixka bat, otsailaren 3an. Lekutan dago.
Aspaldiko otsailik lehorrena
Aurtengo otsaila benetan lehorra joan zaigu, paraje hauetan ohituta gaudenerako. Azken 50 urteetan 1975ekoa bakarrik izan zen lehorragoa. Batzuk eskertuko zuten eta beste batzuk madarikatu.
Halere, ez da komeni gehiegi aurreratzea. Adituek aurreratu dutenez, negua amaitzeko falta diren 20 egunak, negu itxurakoak izango baitira. Aldaketa bortitza iragarri dute datozen egunetarako, bihar bertatik hasita negua itzuliko da.
-
Gaurko (martxoak 3) eguraldi iragarpena: Euskalmet