Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzua
Maiatzeko lehen astean zerbitzua ematen hasteko asmoa dutela adierazi du Gorka Sarasolak, Mendaroko Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak. “Gauzak nahiko aurreratuta dauzkagu dagoeneko, zerbitzua eskainiko duten langile gehienak, esaterako, aukeratuta dauzkagu”. Gipuzkoan, Donostialdean bakarrik daude martxan horrelako zerbitzuak. Sarasolaren iritziz jauzi nabarmena emango du Mendaroko Ospitaleak zerbitzu hori eskainiaz, “etxean behar bezala zainduta egotea edo ospitaleko egonaldia ez baitira berdinak”.
Hiru Obra handi egingo dituzte
2007ko datuak eta aurreko urteetakoak konparatu eta aztertu ondoren, ospitalea txiki geratu dela ondorioztatu dute bertako arduradunek, batez ere, “hazteko joera daukagunean” nabarmendu du Gorka Sarasola zuzendari kudeatzaileak. Honekin batera, Mendaroko Ospitalaren gaitasuna eta zerbitzuak hobetzeko plangintzaren
berri ere eman du Sarasolak. Hala, Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuaz
gain, hiru obra handi egingo dituztela aurreratu zuen.
- Eguneko ebakuntzen gunea handitu: 14 ohe gehiago jarriko dituzte, uda ondorenerako prest egotea espero dute.
- Larrialdiak: Txiki geratu da larrialdietarako zerbitzua. 160m2-ko gune berri bat eraiki nahi dute. Eraikuntza lanetarako lehiaketa deituta dago eta esleipenaren zain daude. Luze joko dute lanek. “Hasten direnetik 12-14 hilabete inguru” Sarasolaren berbetan.
- Eraikin berri bat egingo dute kontsulta gehiago eta ohe gehiagorekin. Beste biak burutu ondoren egingo da proiektua.
♦ 2007ko datuak
Etengabe hazten ari da Mendaroko Ospitala, Osakidetzaren sareko ospitale gazteena (1992. urtean inauguratu zuten).
- Ospitaleratzeak
- 2001 6.026
- 2006 7.000
- 2007 7.300 *Alegia, 2006tik 2007ra bitartean %5 igo dira ospitaleratzeak.
- Beste datu batzuk
-
Erditzeak: 645 (iaz baino %10 gehiago eta 2002an baino %22 gehiago)
- Larrialdiak: 31.150 (%0,8 gehiago)
- Kontsultak: 141.000 (%0,5 gehiago)
- Ebakuntzak: 5.000 (%2 gehiago)
-
Ohe kopurua: 116
∞ Lotura duten albisteak:
- Ospitaleratzeak gora Mendaroko Ospitalean; iaz baino 1.200 gehiago (2007-04-16 elgoiBARREN.net)
- Operatu ahal izateko 48,9 egun itxaron behar dira, batez beste, Mendaroko Ospitalean (2007-11-21 elgoiBARREN.net)
- Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea (webgunea)