Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen da urtero Lilatoia, emakumeentzako 5 km.ko lasterketa herrikoia, Donostian. Emakume elgoibartarrek parte hartzeko ohitura handia dute, baina iaz hasitako joerari eutsiz (dozena bat lagun joan ziren), aurten sekula baino elgoibartar gutxiago animatu da Lilatoian parte hartzera.
Nerea Amiliabia aiarra izan zen txapelduna, 18 minutu eta 37 segundu behar izan zituen 5 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Elgoibartarrak gutxi izan baziren ere, herritarren ohorea goian laga zutela azaldu dute. Pilar Arriola sailkapen nagusiko 11. postuan iritsi zen helmugara eta berak egin zuen denborarik onena (20:43) elgoibartarren artean. Lurdes San Martinek egin zuen bigarren denborarik onena (21:44) eta Pilar De La Lamak (23:24) hirugarrena (goiko argazkian ageri dira hirurak).
Aurtengoa berriz errepikatu ez dadin, datorren urtean parte hartzera animatu nahi dituzte emakume elgoibartarrak, batez ere, gazteak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Dozena bat elgoibartar inoizko Lilatoirik jendetsuenean (2007-03-05 elgoiBARREN.net)
- Mendi irteera eta margo erakusketa antolatu ditu Haizeak Emakumearen Egunerako (2008-02-27 elgoiBARREN.net)
- 19. Lilatoia
- Euskal Herriko Jardunaldi Feministak