33.961 m² etxeak egiteko
Udalbatzak aho batez onartu zuen azken plenoan Ubitarte Gain Saileko UEU3ari dagokion behin betirako azterketa. Gauzak horrela, 33.961 m².ko lur eremuan merkatu libreko etxebizitzak eraikiko dituen hirigintza proiektua zehaztuta geratu zen.
Pasabidea Trenbidearen gainetik, igogailu eta guzti
Proiektuak bost metro zabaleko tartea libre lagako du trenbidea dagoen tokian; etorkizunean beste errai bat jartzeko lekua egon dadin. Oinezkoentzako pasabide bat ere aurreikusten du proiektuak, Ubitarte Burutik Ubitarte Gainera eta San Rokera pasatzeko. Igogailu bat ere izango pasabideak, Ubitarte Burutik pasabideraino igotzeko.

175 etxebizitza, 5 etxebizitza-bloketan banatuta
Ubitarte Gain sektoreko etxegintza proiektuan ageri denez, 5 etxebizitza-bloke eraikiko dituzte: 12, 32, 32, 47 eta 52 etxebizitzakoa bakoitza. Merkatu libreko 175 etxebizitza guztira.
∞ Lotura duten albisteak:
- Urruzunon 196 etxebizitza egiteko lanak berehala hasiko dira (2007-10-22 elgoibarren.net)
- Honelakoa izango da Olasoko errotonda berria (2007-11-22 elgoiBARREN.net)
- Oinezkoentzat jarriko ditu Udalak Madala eta Santa Ana kaleko inguruak
(2008-02-04 elgoiBARREN.net)- Ikusten al diozu irtenbiderik etxebizitzaren arazoari? (elgoiBARREN.net)
- Santa Klarako Babes Ofizialeko 12 etxebizitzen zozketan, araudia errespetatu dela dio Jaurlaritzak (2006-12-01 elgoiBARREN.net)
- Etxe berriak eraikiko dituzte Urasandin (elgoiBARREN.net
2006-07-19)