Aurreko irabazleak
Lehen edizioan Nestor Perez eibartarraren lan batek irabazi zuen Danborradako kartela aukeratzeko lehiaketa. Iaz Jose Manuel Esnal elgoibartarraren lan batek (goiko argazkian) irabazi zituen lehen sariaren 300 euroak.
Jarraian, 2008ko Danborradako kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak.
- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira.
- Lanaren neurria honako hau izango da: A-2 edo proportzionala.
- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea, diapositiba bidez aurkezturiko lanetan izan ezik:
“ELGOIBARKO DANBORRADA 2008” - Saria 300 €-koa izango da.
- Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2008ko APIRILAREN 15eko, eguerdiko 13:00ak, baino lehen.
- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzeko aldean “leloa” eraman beharko du. Honekin batera, kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.
- Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, 30 eguneko epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Udalak; ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
- Saritutako lana Udalaren eskuetan geldituko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak Udalak berak izango ditu.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Erabakia
hartuko den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen.
Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauei buruz sor daitezken zalantzak.
- Lehiaketara aurkezteko oinarriak, goitik behera onartu behar dira.
- Informazio gehiago Udaleko Kultura Sailean (943 74 21 58)