Gainera, ikastetxe gehienetan goizean goiz hasten dira klaseak, 8ak aldean (barkatuko didate goiz deitzea ordu horri argitu aurretik lanean ari diren langileek). Horrek eguna nekatuta hastea bideratzen du, eta errendimendua baxua izatea, dakartzan ondorio guztiekin.
Loak osasunean ere eragiten du gainera, gure bateriak kargatzen baititugu lotan gaudenean. Umorean ere eragina du, lo gutxi egindakoan umore txarragoarekin jaikitzen baikara. Ez du alferrik esaten euskarazko esaera zahar batek: lo edarra, osasun edarra.
Horregatik, irtenbide egokia izan daiteke klaseen hasiera ordua atzeratzea, galtzeko baino irabazteko gehiago dugulakoan nago ni behintzat. Zenbait ikastetxetan kontutan hartu duten proposamena izan da, eta emaitzak onak izan dira. Gazteok ganoraz egin behar baitugu lo, gero lo egon ez gaitezen.