Elgoibarko langabetuaren profila
Gure eskualdean, langabeen %61 emakumeak (1.183) dira; hirutik bat, alegia.
Gure eskualdean, langabeen %61 emakumeak (1.183) dira; hirutik bat, alegia.
- Bestalde, Zerbitzuen sektorean daude Elgoibarko langabetuen erdia baino gehiago izena emanda, 185 langabetu orotara. Eta hauetatik gehienak, nabarmen, emakumeak: 132.
- Adinari dagokionez, 25 eta 34 urte bitartean dago langabe kopuru altuena Elgoibarren, baina gainerako adin tarteak ere ordezkatuta daude, eta antzerako zifrekin, gainera. EAEn 25 urtetik beherako lanik gabeak 6.977 izan ziren, eta horien artean 3.768 gizonezkoak eta 3.209 emakumezkoak.
- Langabeen ikasketa mailari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino iritsi den langabeen multzoa da nagusi gure herrian.
- * Ikus datuak, xehetasun handiagoz, beheko tauletan.
1.928 langabetu Debabarrenan
Gure eskualdean, Debabarrenan, 1.928 langabetu daude zenbatuta, INEMeko Eibarko bulegoak emandako datuen arabera (urtarrilaren 31ko datuak). Alegia, %11 igo da langabezia tasa azken 3 hilabeteetan, iazko urrian 1.708 lagun baitzeuden izena emanda Eibarko bulegoan.
Gure eskualdean, Debabarrenan, 1.928 langabetu daude zenbatuta, INEMeko Eibarko bulegoak emandako datuen arabera (urtarrilaren 31ko datuak). Alegia, %11 igo da langabezia tasa azken 3 hilabeteetan, iazko urrian 1.708 lagun baitzeuden izena emanda Eibarko bulegoan.
Debabarrena herriz-herri:
- Eibarren: 1.068
- Elgoibarren: 302
- Mutriku: 183
- Deba: 149
- Soraluze: 137
- Mendaro: 49
Euskal Autonomi Erkidegoko datuak
Otsailean urtarrilean baino 1.926 langabetu gehiago zenbatu ditu INEMek
EAEko bulegoetan, hots, urtarrilean baino %2,37 gehiago. Guztira 83.319
pertsona daude lanik gabe EAEn (33.854 gizonezkoak eta gainontzeko
49.465ak emakumezkoak). Bestalde, 2007ko otsailetik langabezia 2.359
lagunetan hazi da, hau da, %2,91 gehiago. Gipuzkoan, langabezia tasa
%7,52raino igo da.
Elgoibarko Langabezia datuak (adinaren
arabera)
Adina |
Gizonezkoak |
Emakumezkoak |
GUZTIRA |
- 20 urte |
2 |
2 |
4 |
20-24 |
12 |
11 |
23 |
25-29 |
14 |
30 |
44 |
30-34 |
19 |
27 |
46 |
35-39 |
16 |
19 |
35 |
40-44 |
15 |
19 |
34 |
45-49 |
8 |
17 |
25 |
50-54 |
10 |
24 |
34 |
55-59 |
11 |
22 |
33 |
+ 50 urte |
10 |
14 |
24 |
GUZTIRA |
117 |
185 |
302 |
Sektoreka
Sektorea |
Gizonezkoak |
Emakumezkoak |
GUZTIRA |
Nekazaritza eta arrantza |
5 |
3 |
8 |
Industria |
35 |
33 |
68 |
Eraikuntza |
19 |
3 |
22 |
Zerbitzuak |
53 |
132 |
185 |
Aurre enplegurik gabe |
5 |
14 |
19 |
GUZTIRA |
117 |
185 |
302 |
∞ Lotura duten albisteak:
- Langabeen %60 emakumeak dira, CCOOk egindako txostenaren arabera (eitb24)
- Langabezia tasa %8,47ra igo da Hegoaldean (berria.info)
- La cifra de parados sufre el mayor aumento mensual de la democracia (elpais.com)
- Langabezia 1.926 lagunetan igo zen EAEn otsailean, batez ere Bizkaian, 1.251 langabetu berri izan baitziren (yahoo.com)
- INEM (otsaileko estatistika datuak)
- INEM (langabezia datuen grafikoak)
- INEM (Kontratuen grafikoak)