2008ko proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Izarrak eta Udalak

elgoibarren.net 2008ko mar. 7a, 08:28

 
276.400 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari, 2008rako dauzkan proiektuak eta egitasmoak gauzatzeko. Atzo (martxoak 6) sinatu zuten hitzarmena bi aldeek.



276.400 euroko dirulaguntza:
Elgoibarko Udalak 276.400 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari 2008an Elkarteak gauzatu eta garatu nahi dituen proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Dirulaguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
  • Euskara Batzordetik: ...............  165.000 €
  • Gazteria Batzordetik: ...............  111.400 €
      • GUZTIRA: 276.400

1706641291301 2008ko proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Izarr

Gazteria Batzordeak haur eta gaztetxoei lotuta dauden proiektu eta jarduerei lagunduko die (Atxutxiamaikari eta atal honetako gastu orokorrei, hain zuzen ere), eta Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoei.
Proiektu eta programa batzuk bere osotasunean finantzatzen ditu Udalak (Gurean Bai-Hitzarmena, Kuadrillategi programa eta Euskara Errefortzuak), eta beste batzuetan, berriz, aurrekontuaren zati bat da Udalak finantzatzen duena.


Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatzen duen Udalak:
  • Gurean Bai-Merkataritza: % 100
  • Haur eta gaztetxoen aisialdia: % 75
  • Kultur jarduerak: % 33
  • BARREN astekaria: % 23
  • elgoiBARREN.net: % 17
Proiektuak eta diru laguntzak:
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiekturik garrantzitsuenak eta jasotzen dituzten dirulaguntzak: 
  • ATXUTXIAMAIKA 70.000 €
  • BARREN astekaria 55.000 €
  • HAUR ETA GAZTEAK (gastu orokorrak) 40.000 €
  • GUREAN BAI-Merkataritza Hitzarmena 30.000 €
  • KUADRILLATEGI programa 28.500 €
  • EUSKARA ERREFORTZUAK 18.500 €
  • KIRIBILKA programa 14.500 €
  • elgoiBARREN.net web gunea 6.200 €
  • KULTUR JARDUERAK (bertso jaialdia, Santa Ageda, ...) 3.000 €

Elkartearen aurrekontuaren erdia:
Elgoibarko Izarrak 606.600 euroko aurrekontua dauka 2008rako (100.700.000 pezeta inguru), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 45a da, gutxi gorabehera.

Eskerrak Udalari:
Amaitzeko, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak gure esker ona azaldu nahi dio Elgoibarko Udalari honek eskaintzen digun laguntzarengatik. Guretzat ezinbestekoa da Udalaren laguntza proiektuak eta egitasmoak aurrera ateratzeko, eta aurrerantzean ere bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana da euskarak gure herrian aurrera egiteko biderik motzena.
 
 
   Lotura duten albisteak: