Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa

elgoibarren.net 2008ko mar. 7a, 10:30

Gaur (martxoak 7) lagako dute aske Fernando Bert Arretxea preso elgoibartarra, 12.000 euroko bermea ordaindu ostean.

Martxoaren 15ean, eguerdiko 12:30ean egingo diote omenaldia Plaza Handian.

 

 

  • 2002ko azaroaren 5ean Agen-en atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETAko kide izatea egotzita.
  • 2006ko abenduaren 14an espainiaratua izan zen eta lehenbizi Soto del Real-en espetxeratu ostean, Algecirasen eduki dute preso gero.

1706641290877 Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa

1706641290912 Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa

1706641290960 Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa

Harrera ekitaldia; Elgoibarren edo Donostian
Elgoibarko Ezker abertzaletik adierazi dutenez, oraindik ez dakite non egingo dioten harrera ekitaldia Berti: Elgoibarren edo Donostian. Azken urtetan hiriburuan bizi zen preso elgoibartarra, eta litekeena da bertan egingo den harrera ekitaldira joatea hura agurtu nahi duten elgoibartarrak. Jakinaraziko dutela gaineratu dute.

Lotura duten albisteak: