Ezker abertzale erradikalaren jazarpena salatu du EB-Berdeak/Aralarrek

elgoibarren.net 2008ko mar. 7a, 13:00

 
Ezker Batua-Berdeak/Aralar koalizioko Elgoibarko zinegotziek, Unai Zulaikak eta Izaskun Soraluzek, “ezker abertzale erradikalaren errespetu eta etika falta” salatu, eta euren ideología eta militantziarekiko; eta baita egoitzarekiko ere, errespetua eskatu dute.


 

Kartelak egoitzaren erakusleihoan
Zulaikak eta Soraluzek adierazi dute: “Faxistak” eta “Abstentzioa” moduko berbak zituzten kartelak itsatsi, eta eurenak tapatu eta kendu dituztela, azken egunotan, Errosario kalean daukaten egoitzaren erakusleihoan.

Ezker Batua-Berdeak/Aralar-eko zinegotzien iritziz, ordezkatzen dituzten alderdien aurkako jazarpen prozesu baten parte dira ekintza horiek. “Ez digute laga hauteskunde kanpaina normala egiten. Kartelik ere ezin izan dugu jarri, kendu egiten zizkigutelako, edo ‘Faxistak’ berba gainean jarri”.

Errosario kalean dago EB-Berdeak alderdiaren egoitza.

Erakusleihoaren detailea.


Ezker abertzale erradikalari “estrategia hori eteteko” eta Ezker Batua-Berdeak/Aralar errespetatzeko eskatzen dute, guk euren alderdiak errespetatzen ditugun era berean”.