Arrate Zubia: “Emakumeei animatzeko esaten diegu hitzaldietan”

elgoibarren.net 2008ko mar. 7a, 13:13

 
Arrate Zubia itxaropentsu dago Elbruseko erronkari begira. Uztailean joango da Marimendiko kideekin batera. Europako Kaukaso mendikateko sumendirik handiena da Elbrus, Europa fisikoaren ikurra: 5.642 metro ditu, Mont Blancek baino 800 metro gehiago.
Orain dela bi urte Mont Blanc konkiskatu zuen eta zalantza asko eta gero, gogotsu dago.

 

 

-Kamisetak saltzen ari zarete, baina nondik lortzen dituzue proiektuetarako diru-laguntzak?
 Txosten bat prestatu dugu eta Diputazioei diru-laguntza eskatu diegu. Baita banketxeei eta Emakunderi ere. Eta gero norberak jarri beharko du dirua. 30 edo 50 hitzaldi eman genituen Mont Blancen ostean, eta orain kamisetak ditugu salgai, 10 euroren truke. 

-Nola prestatu duzu zure burua Elbrusera joateko?

1706641289844 Arrate Zubia: “Emakumeei animatzeko esaten diegu hitzaldietan”

Hilabete egon naiz zalantzan. Zera galdetzen nion nire buruari: “zer behar daukat horrelako zerbait egiteko?”. Fisikoki zure burua prestatu behar duzu. Badakit sufritu egingo dudala, baina gero ondorioak aberasgarriak izango dira. Jendea galdetzen hasten denean urduritasun hori nabarituko dut. 

-Gailurrera heldu ala ez, garrantzitsuena saiatzea da, ezta?
Bai. Nik ez dut eredu izan nahi. Niretzako erronka ederra da maila pertsonalean. 
 
-Pertsonalki zer eman dizu Marimendik?
 Gauza mordoa, bereziki jende berria eta adinekoa ezagutzea. Pentsa liteke ezin duzula adin batetik aurrera mendi garaietan ibili. Oso aberasgarria izan da elkarrekin egotea. Ondo konpondu gara. Heltzen da momentu bat pentsa dezakezuna dena eginda daukazula: kirol arloan, bikote harremanetan... Baina sentsazio politak izan ditzakezu mendian, bereziki elkartasuna zabaltzen bada. Zure egunerokotasuna alde batera laga eta zeu zara momentu horretan.   

-Beste mendizaleek emakumez osatutako taldea ikusten dutenean zer esaten dizuete?
Mont Blancen batek esan zuen: “Esto parece la cola de la pescadería”. Gu gorantz gindoazen eta eurak, beherantz.

Pescamouko tontorrerantz.

Azkenengo aldapa gogora.

 
-Isilik geratu zineten?
Bai. Ez zuen intentzio txarrarekin esango. Baina oro har erantzun ona jaso dugu. Gainera ikusten dute adineko jendea dagoela gure artean eta harritu egiten dira aterpeetan bereziki. Badaude emakume taldetxoak baina ez gu bezain handiak, eta gainera euskaraz hitz egiten dugu.

-Elbrusera joateko taldea osatuta dago?
Bai. Mont Blancera joan ziren batzuk ez doaz, eta beste batzuek aukera izan dute apuntatzeko. Hamabi kide berri sartu dira Marimendin. Ez gara lehen bezala 20; orain 32 gara taldean, nahiz eta 24 joan mendira. Irteerak irekiak dira. Kontaktuak ahoz aho egiten dira.

-Non biltzen zarete taldekideak?

1706641289975 Arrate Zubia: “Emakumeei animatzeko esaten diegu hitzaldietan”

Eibarko Klub Deportiboan. Eskerrak emateko modukoa da. Hasieratik laga digute lekua.

-Nola jartzen zarete ados datak zehazteko?
E-postaz. Abenduaren hasieran elkartu ginen eta orduan talde txikiak (sei lagunez osatuak) hartzen du ekimena, eta gero talde handiarekin biltzen gara, erabakien berri eman eta guztien artean adosteko.

-Nondik jaso dituzue kritika gehienak?
Bietatik, gizon askok kritikatu gaituzte, eta gutxietsi egin dute Mont Blancera heldu izana. Kontuan hartu beharko lukete gu taldean heldu ginela gailurrerra, lau bideetatik joan eta bukaeran bat egin ondoren. Denok batera heldu ginen gailurrera. Ez dugu elkarren aurka lehiatzen. Emakumeak gara, adin batekoak, arruntak. Eta aurrera egin nahi dugu. Gainera etxean asko laguntzen digute.  

-Kirolariak izan zarete?
Ez, beti ibili izan gara mendian edo korrika egiten. Elgoibarko emakume taldekook joan izan gara Kilimanjarora, Pirinioetara… Orain dela 22 urte hasi ginen irteten eta erronka polita izan zen guretzat. Gutxienez astebukaera bat hartu nahi genuen guretzat. Horren ondotik, Marimendi sortu zen. Emakume baten ideia izan zen. 

1706641290037 Arrate Zubia: “Emakumeei animatzeko esaten diegu hitzaldietan”

1706641290075 Arrate Zubia: “Emakumeei animatzeko esaten diegu hitzaldietan”


-Norena?
Zaratamako Marian Ariarena. Behin Mont Blancera joan zen eta ikusten zuen aterpe guztietan andra gutxi zeudela eta zeudenak gazteak zirela. 40 urtetik gorako andreak gara guztiok.

-Zaharrenak zenbat urte ditu?
67 urte. Gernikarra da. Helduenek emango dute "Kirola zahartze osasuntsu baten alde" hitzaldia Elgoibarren hilaren 11n Kultur Etxean.

-Energia gehiena ere nagusienek dute?
Bai, Marije, 67 urtekoa, ez da nekatzen.  Eskerrak orain dela gutxi hasi dela!

-Noiz erabaki zenuten Elbruserako data?
 

Arrate eta Lurdes Zubiaurre marimenditarrak.

Bazkari baten ondorioz adostu zen data. Joan ginen urrian Markinara bazkaltzera eta  orduan atera zen gaia. Emilio Hernando bilbotarrak Markinan hotel eta jatetxe bat du eta hari eskertzeko aukeratu genuen leku hura, beherapenak egin zizkigulako mendiko materialetan.

-Hitzaldietan zuen esperientzia entzun eta gero, zer diote emakumezkoek?
Enbidia ematen omen diegu. Animatzeko esaten diegu. Gu ez gara “superwomen”, emakume arruntak gara. Ilusioa dugu eta taldearen babesa eta elkartasuna jasotzen dugu. 

-Gidek zer nolako garrantzia izan dute zuen ibilbidean?
 Mont Blanceko gidek asko lagundu ziguten. Eskalada egin genuen eta segurtasuna ematen dute gidek. Ez genuen arazorik izan. Lau bidetik igo ginen gailurrera eta tontorrean elkartu ginen.

-Elbrusen gida izango duzue?
Bertako gida bat izango dugu. 

-Himalaya hitz potoloa da?
Bai.
 
 
Testua: Andoni Iturbe
Argazkiak: Asier Orbea eta Joze Inazio Izagirre.