9.035 elgoibartar daude botoa ematera deituta

elgoibarren.net 2008ko mar. 7a, 15:36

 
Ordu gutxi falta dira martxoaren 9ko Hauteskunde orokorretarako botoa eman ahal izateko. Gure herrian, 9.035 dira boto eskubidea duten elgoibartarrak.
  • EMAITZAK: Domeka gauean (martxoak 9), datuak eduki ahala emango dizuegu Elgoibarko emaitzen berri atari honetan bertan.

 
  • Bozkatzeko ordutegia: 9:00etatik 20:00etara

    Honako hauek dira botoa emateko hauteslekuak eta bakoitzean botoa emateko eskubidea
duten herritarren kopuruak:

Kultur Etxea:

3.519

Juabilatuen Biltokia:

515

Pedro Muguruza:

1.634

San Roke:

1.138

Urasandi:

1.072

Altzola:

230

IMH:

927

GUZTIRA

9.035


Zarata gutxi atera du hauteskunde kanpainak gurean

1706641289501 9.035 elgoibartar daude botoa ematera deituta

  Espainiako Hauteskunde Orokorrak direlako ziurrenik, baina eragin nahiko eskasa eduki du hauteskunde kanpainak Elgoibarren. Politikari eta hautagai gutxi pasa da Elgoibartik kanpaina eginez. Aralar alderdia izan zen salbuespenetako bat, Aser Lertxundi Senaturako Gipuzkoako zerrendaburua izan baitzen Plaza Handian alderdiko beste ordezkarien laguntzaz.
Kale eta ormetan jarri izan ohi dituzten kartelak jartzera ere azken orduan bakarrik animatu dira alderdiak.