Eudelek deituta, lagun mordoa batu zen zapatu eguerdian (martxoak 8) Plaza Handian, barixakuan tiroz hil zuten Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren aurkako atentatua gaitzesteko.
Herritarrekin batera, Alfredo Etxeberria herriko alkatea eta EAJ-PNV, EA, PSE-EE eta EB-Aralar alderdietako zinegotziak izan ziren ordu laurden iraun zuen ekitaldian.