EAJ eta PSE-EE (PSOE) ia-ia parean Elgoibarren
Demokrazia ezarri zenetik EAJ alderdiak irabazi ditu Elgoibarren egin
diren hauteskunde guztiak; gehienak nagusitasunez, gainera. Gaurko Hauteskunde
Orokorrak ere EAJk (1.967 boto) irabazi ditu, baina sekula baino
larriago: PSE-EE (PSOE) Elgoibarko alderdirik bozkatuena izatetik 51
boto eskasera geratu da.
Sekula baino boto gehiago lortu ditu PSOEK, 1.916 (2004an baino 646
gehiago; %+13,41). Nabarmena da EAJren boto galera ere, duela 4 urte
baino 821 boto gutxiago. PPk 171 boto galdu ditu eta EAk 215. Aralar mantendu egin da (47 boto gutxiago) eta EB-Berdeak alderdiak 135 boto galdu ditu.
Abstentzioa %13,25 igo da (2008an % 36,26 eta 2004an %23,01).
2004 Errolda: 9.061 Emandako botuak: 6.976 Zuriak: 63 Baliogabeak: 686 Abstentzioa: %23,01 |
2008 Errolda: 9.035 Emandako botuak: 5.757 Zuriak: 112 Baliogabeak: 56 Abstentzioa: %36,26 |
Mendaroko EMAITZAK (%100 zenbatuta)
2004 Errolda: 1.316 Emandako botuak: 979 Zuriak: 8 Baliogabeak: 91 Abstentzioa: %25,61 |
2008 Errolda: 1.466 Emandako botuak: 869 Zuriak: 15 Baliogabeak: 5 Abstentzioa: %39,9 |
Espainiako Hauteskunde Orokorrak (Atari digitaletan):
- PSOEk irabazi ditu hauteskundeak (eitb24)
- Zapaterok irabazi ditu Espainiako hauteskundeak (berria.info)
- PSEk irabazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Zapaterok Espainian (berria.info)
- El PSOE revalida su victoria (elpais.com)
- El PSOE gana las elecciones y el PP crece (elmundo.es)
- El PSOE gana, el PP crece y juntos suman 323 de los 350 diputados del Congreso (elmundo.es)
- La abstención en Hego Euskal Herria aumenta notablemente respecto a los comicios de 2004 (gara.net)
- Socialists Win Spanish Election, Retaining Power (The New York Times)
Inguruko bailara eta herrietan:
- Arrasateko atentatuak eragina izan du ibarrean eta Hego Euskal Herrian (goiena.net)
- EAJ irabazle Azpeitian, eta abstentzioa %50,8koa izan da (uztarria.com)
- PSE-EEk jaso ditu boto gehien Soraluzen (plaentxia.com)
∞ Lotura duten albisteak: