“Udaberriko Asteazkenetan Mendi Emanaldiak”
- Apirilak 2: Juan Vallejo: Karakorum-eko Mendiak.
- Apirilak 9: Alberto Agirreazaldegi: “Rajalta Rajalle Hiihto” iraupen eskiko proba Laponian.
- Apirilak 16: Josu Merino: Cerro Torre: Ferrari bidea.
- Apirilak 23: Anex Retana: Mendiko Eskia Silvrettan.
- Maiatzak 7: Alberto Iñurrategi: Begiz begi.
- Ordua: 21:30
- Lekua: Musika Eskolako auditorioan
Karakorumeko Mendiak (Juan Vallejo)
Hainbat igoera batzen dituen emanaldi ikuserraza: Neguan Broad-Peak tontorrera eginiko saiakera, 1400 metrotako eskalada bertikala Baltoroko Izen Gabeko Torrean eta 2004an “Al Filo de lo Imposible” telebista saioarekin K2ra egindako igoera.
Rajalta Rajalle Hiihto (Alberto Agirreazaldegi)
Izen xelebre hori du Finlandian iraupen eskiko proba luze honek. Errusiako mugatik Suediako mugarainoko luzera du, guztira 440 Km. Astebetean egin behar da, egunean 65 Km inguruko etapak eginaz. Etaparik luzeenak 82 Km ditu. Bertako gorabeherak eta bizipenak kontatuko ditu Albertok.
Cerro Torre: Ferrari bidea (Josu Merino)
1997an, Simon Eliasekin batera Cerro Torre ospetsua igo zuen mendizale elgoibartarrak, Ferrari bidetik. Garai hartan beste 2 aldiz bakarrik igaro zen gizakia bide hartatik. Zailtasunak pilatu egin zitzaizkien gainera: 25egun elurrezko koba baten igaro behar izan zituzten, igotzen ari zirenean harrapatu zituen ekaitza pasa arte.
Mendiko Eskia Silvrettan (Anex Retana)
Austriar Alpeek mendiko eskia egiteko eskaintzen dizkiguten aukerak erakutsiko dizkigu mendizale debarrak. Silvretan ikusi ahal izan zituzten paisaia ikusgarriak erakutsiko dizkigu Anexek.
Begiz begi (Alberto Iñurrategi)
Begiz begi lanarekin datorkigu orain Alberto. Proposamen ausarta da, inguru exotikoetara bidaiatzen duen mendizalearen, arrakastara iristen den kirolariaren izaerari buruzko beste azterketa sakon bat. Ikusten duenari galdera asko eragiten dizkion eta erantzun batzuk azaltzen dituen ikus-entzunezkoa da.
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibartarrak protagonista Morkaikoren mendi emanaldietan (2007-04-11 elgoiBARREN.net)