Abisu deia Elgoibartik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko11:00etan ETAren izenean berba egin zuen ezezagun baten deia jaso zuten Gipuzkoako DYAn. Dirudienez, Elgoibarko telefono kabina batetik egin zen dei hori, Santa Klarako kabinatik, hain zuzen ere.
Kalte material txikiak
Herrizaingo Sailak ohar baten bidez zehaztu duenez, leherketak kalte material txikiak baino ez zituen eragin errepikagailu barnean eta atean. Hasieran bi bonba izan zirela uste izan bazen ere, Ertzaintzaren adituek berretsi dutenez, lehergailu bakar batek egin zuen eztanda Erlo mendiko errepikagailuan (Izarraitz mendigunean).
Ertzaintzaren adituen hipotesiaren arabera, ETAk erabili ohi dituen lehergailuen moduko bat izan da, tenporizadorea dutenetakoa.

∞ Lotura duten albisteak:
- Erloko errepikagailuan lehergailu bakarra zartarazi dutela baieztatu dute (Ertzaintza)
- Indar gutxiko bonba bakarra leherrarazi zuten Azpeitiko errepikagailuan (eitb24)
- ETA hace explotar una bomba en un repetidor de Azpeitia (gara.net)
- Igandean ETAk Erlon burututako ekintzaren harira, Udal Gobernuak "kezka" adierazi du (uztarria.com)
Argazkia: eitb24