Elgoibar Ikastola saritua Kosmodisea 2007-08an

elgoibarren.net 2008ko mar. 31a, 11:17

 
Elgoibar Ikastolak, Fisio Sistemari dagokion kategorian (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak) lortu du lehen postua.
Maila honetan parte hartu duten taldeek, energiaren erabilerarekin lotutako audio muntaia egin behar zuten.

 
 
Kosmodisea 2007-2008ko Fono Planetako irabazleak
Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Elgoibar Ikastola (Elgoibar), San Vicente de Paul (Irun), La Salle Berrozpe (Andoain) eta Nazaret Zentroa (Donostia) ikastetxeek irabazi dute Kosmodisea 2007-2008ko Fono Planeta.
  • Aizarnazabalgo Basakaitz Herri Ikastetxeak eskuratu du sari nagusia Neo sistemari dagokion kategorian (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak), migrazioekin lotutako lan soinudun batekin.
  • Elgoibar Ikastolak, berriz, Fisio Sistemari dagokion kategorian (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak) lortu du lehen postua. Maila honetan parte hartu duten taldeek, energiaren erabilerarekin lotutako audio muntaia egin behar zuten.
  • Bigarren Hezkuntzan (Glos sistema) Irungo San Vicente de Paul ikastetxeak irabazi du, Baserriko bizitza kontzeptuaren inguruan egindako soinu-muntaiaren bitartez.
  • Bestalde, Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak irabazi du Batxilergoan (Logo sistema). Espazio sozialen eta gure gizarteak osatuak dauden moduaren inguruan egin duten lanak lortu du puntu gehien.
  • Azkenik, Prestakuntza Ziklotan (Tékhne sistema), Donostiako Nazaret Zentroak eskuratu du lehen tokia, Bakarrik idazten duen boligrafoa ideiaren inguruan egindako lanaren bitartez. Kasu honetan estilografo batek bere barruan izango lukeen ordenagailu txiki bati esker, aldez aurretik bere memorian jasotakoa inork lagundu gabe idazteko gaitasuna izango luke.