Elgoibarren eginiko eskopetak Pekineko Joko Olinpikoetan

elgoibarren.net 2008ko mar. 31a, 15:05

 
Atleten faltan, Elgoibarren eginiko eskopetek ordezkatuko dute gure herria abuztuan Pekinen (Txina) hasiko diren Joko Olinpikoetan.

Kemen eskopeta tailerreko Juan Luis Sarriugartek eginiko eskopeta batekin parte hartuko du Pekinen Mario Nuñez tiratzaile madrildarrak. “Munduko eskopetarik onenarekinEl Pais egunkariari eskainitako elkarrizketan azaldu duen moduan.



Juan Luis Sarriugarte.

Mario Nuñez (1980, Madril) Skeet modalitateko (8 pozisio ezberdinetatik tirokatuz 150 plater apurtu behar dira) Munduko tiro txapeldun geratu zen 2005ean Belgradon. Munduko errekorra (149 apurtu zituen) eginez lortu zuen txapela, gainera. Hortaz, Pekineko Joku Olinpikoetan domina bat eskuratzeko faboritoetako bat da.

Mario Nuñezek bere ametsa egi bihurtu nahi badu, sartu beharreko entrenamendu orduez aparte, berebiziko garrantzia dauka erabiliko duen eskopetak. Mariok Elgoibarren, Kemen eskopeta tailerrean, eginiko eskopeta bat erabiltzen du lehiaketan. Bere iritziz, “munduko eskopetarik onena. Juan Luis Sarriugartek Elgoibarko Kemen tailerrean niretzako propio eginiko eskopeta da. Kanoirik onenarekin eginda dago nirea eta neurrira eginiko traje baten antzerakoa behar du izan eskopetak. Horretarako kulata egile bat etorri zen Elgoibartik Madrilera eta tiro zelaian bertan neurriak hartu eta nire aurpegiaren itxurara moldatu zuen”.
 
 
    Lotura duten albisteak: