- Aurrekontua: 190.000 euro (BEZ barne).
- Gauzatzeko epea: Datorren uda hasierarako lanak hastea espero dute Udal arduradunek eta edukiontziak jartzeko lehiaketa irabazten duen enpresak gehienez hiru hilabeteko epea izango du lana gauzatzeko.
- Kokalekua: Upaiz Zaharra kalean, Toletxe eta Txarriduna Hotelaren artean sortu den kale berrian, jarriko ditu Udalak lurrazpiko edukiontzi berriak. Etxe berriak eraiki dituzten espaloian jarriko dituzte, bi lekutan. Zaborra biltzeko sistema hori, lurrazpiko edukiontziena, da gure herrian nagusitzen ari dena azken aldian.
Lurrazpiko edukiontziak Elgoibarren
- Plaza Txikian
- Pedro Migel Urruzuno kalean (Loritoko aldaparen ondoan)
- Ermuaranbide kalean
- Antonio Arrillaga kalean (Correos parean)