Kilo bat zabor eguneko
Elgoibartar bakoitzak kilo bat hondakin sortzen du eguneko, Debabarreneko eta Gipuzkoako bizilagun bakoitzak sortzen duen batez besteko berdina, alegia.
Azken urtetan, gutxi izan bada ere, gora egin du lagun bakoitzak sortzen duen hondakin kopuruak. 2000. urtean 0,98 kilo hondakin sortzen zituen, batez beste, Debabarreneko bizilagun bakoitzak.
Bestalde, nabarmentzekoa da, Hiri-hondakin solidoak direla zaborraren poltsa gehien betetzen dutenak. Elgoibarren 2007an bildutako zaborarren %88. Multzo honetan, nagusiki, etxeetako zaborretatik edota jatetxe eta establezimendu komertzialetatik sortzen diren hondakinak daude.

2007ko hondakinak (kilotan) |
Elgoibarren |
Debabarrenan |
Olioak eta abar. |
2.235 |
13.911 |
Paperak eta kartoiak |
265.642 |
2.538.895 |
Ontziak |
61.102 |
560.490 |
Beirak |
30.897 |
203.447 |
Pilak |
901 |
6.040 |
Arropa |
27.665 |
182.513 |
Egurra |
83.634 |
560.145 |
Hiri-hondakin solidoak: |
3.485.266 |
23.911.990 |
Obra-hondakinak |
|
511.520 |
GUZTIRA |
3.957.342 |
29.039.180 |
Zaborra arazo handi bat da gure gizartean. Urtetik urtera geroz eta zabor gehiago sortzen dugu, eta behar horiei erantzun nahian, zerbitzu berriak martxan jarri ditu Deba Beheko Mankomunitateak. Hala nola, pila bilketa, gero eta gehiago erabiltzen den arropa bilketa (edukiontzi zuriak), obra-hondakin bilketa, tamaina handiko hondakinak, aparailu elektrikoak e.a.
Bestalde, hondakinak batzeko zerbitzuak hobetzeko eta maiztasunak handitzeko proposamen asko jasotzen dituzte mankomunitatean. Besteak beste, etxeko olioaren eta hondakin arriskutsuen bilketak erraztea, paper eta kartoi hondakinen bilketaren maiztasun handitu, edukiontzien garbiketa eta mantenua hobetu, kontzientziazio eta heziketa kanpainetan eragin, e.a.
Kontzientziazioa
Egin diren inkestek argitzen dutenez, erosotasunaren mesedetan, garrantzi gutxiago ematen diote erosleek ingurugiro kontzientziari. Erosketak egiterakoan gutxik daukate argi erosten duten produktua, aldi berean, hondakin bat ere badela.
Etxe barruan zertxobait nabarmenagoa ei da herritarren kontzientziazio maila eta asko dira hondakinak gutxitzen saiatzen direnak, dena den, auzotar askok ez dakite olio erabiliaren kamioiak zer beste produktu biltzen dituen: aparailu elektriko txikiak, aerosolak, erradiografiak, pintura, segapotoak, eta abar. Beste hondakin batzuek; zartagin, baxera, gomazko eskularruak, e.a.