“Arratsalde literarioak” antolatu ditu Haizeak

elgoibarren.net 2008ko api. 1a, 15:49

 
Eman izena: Apirilaren 14an hasiko da Haizea Emakume Taldeak antolatu duen literatura ikastaroa. Doakoa izango da.


  • Noiz: apirilak 14 (astelehena)
  • Non: Kultur Etxean
  • Ordua: 16:00-18:00
  • Gehienez 15 laguneko taldearentzat.
  • Informazio gehiago eta izena emateko: 943 74 32 06 (Izaskunengatik galdetu)
 
“Arratsalde literarioak” ikastaroan parte hartzen dutenek, liburu bat irakurri eta komentatu egingo dute. Poesiaz, eleberriez edota autore gogokoenetaz berba egin ahali zango dute izena ematen duten literatur zaleek. Gaian aditua, eta honelako ikastaroetan esperientzia duen emakume bizkaitar batek zuzenduko du ikastaroa.
Gisa honetako ikastaro bat antolatzen duen estreinako aldia da Haizea Emakume Taldearentzat eta arrakasta izango duen itxaropena daukate.