Herriko gaztetxoek, batez ere 6 eta 14 urte bitartekoek, aisialdiaz gozatzeko daukaten leku faltaz ohartuta, jolasean ibil daitezen ekipamendu berriak erosiko ditu Udalak.
Alfredo Etxeberria alkateak aurreratu zuenez, 100.000 euro inguruko kostua izango dute, eta Udalaren asmoa ekainaren 15erako (Igerilekuetako denboraldiaren hasiera) erabilgarri egotea da. Gaian adituak diren Kompan enpresari erosiko dizkiote instalazioak.
Bestalde, alkateak argitu nahi izan zuen, ekipamendu berriek ez dutela herriko kirol eskaintza handitzeko helbururik, "umeen jolas eta aisialdi aukerak handitzea baizik”.
• Jolas pista balioanitza Mintxetako aparkalekuan
Futbolean, eskubaloian, saskibaloian, tenisean, boleibolean eta beste hainbat kirol eta jolasetan aritzeko aukera ematen du hesitutako pista balioanitzak.
Futbolean, eskubaloian, saskibaloian, tenisean, boleibolean eta beste hainbat kirol eta jolasetan aritzeko aukera ematen du hesitutako pista balioanitzak.
- Neurriak: 12 x 24 metro
- Kokalekua: Mintxetako autobusen aparkalekuan (Basarte auzoaren goialdean sortu den kale berrira aldatuko dituzte autobusentzako aparkalekuak)
• Umeentzako jolasak Mintxetako igerilekuan
Kokalekua: oraindik zehazteke dago kokaleku zehatza, baina egun dauden jolasen ondoan edo aldagelen ondoan jartzea aurreikusten dute udal arduradunek.
Kokalekua: oraindik zehazteke dago kokaleku zehatza, baina egun dauden jolasen ondoan edo aldagelen ondoan jartzea aurreikusten dute udal arduradunek.
• Leku Eder parkean
Ate bat, saskibaloi saski bat eta rokodromo txiki bat uztartzen dituen tramankulu bana jarriko dituzte Leku Eder parkeko alde banatan. Horretarako Leku-Eder parkeak egun duen itxura moldatuko dute, belargune bat txikituz eta parkearen erdian 20 x 25 metroko gune berria sortuz. Aldaketa horiek datozen asteetan egingo dituzte udal langileek, Trinitate jaietarako prest egotea nahi baitute, besteak beste, artisau azokara etorriko diren postuak hartzeko.