Alpargata egilea
Teodosia San Frantzisko kalean jaiotakoa da (1907ko apirilaren 2an). Alpargatagintzan egiten zuen lan gaztetan eta gero Madrilera joan zen neskame. Hantxe ezagutu zuen gerora, bere senarra izango zena. Etxe berean zegoen lanean, ebanista zen. Ezkondu eta Madrilen bizi izan zen senarra hil arte. Gero, alabarekin etorri zen Elgoibarrera.