Udalak, aurreko legearen azkenaldian, udal-barruko berdintasun plana onartu zuen. Bertan jasotakoaren arabera, aurreikusita zegoen Udal barruko egoeraren diagnosia egitea.
Dagoeneko, diagnosia eginda dago, eta iritsi da jarduera zehatzei heltzeko unea. Elgoibarko udalak arlo horretan eman duen lehendabiziko urratsa pertsona bat kontratatzea izan da (Debako eta Mutrikuko udalekin batera), “berdintasunaren esparruan erreferentzia izan dadin”.
Goiatz Minguez ermuarra, Mugibe aholkularitzako langilea, izango da “berdintasunerako bidea irekitzeko” zeregina izango duena (Debegesa bailarako agentziaren bidez). Aurrerantzean, Goiatzek izango du genero berdintasunaren arloan dauden jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa herritarrei emateko ardura.
- JENDAURREKO ORDUTEGIA:
- 09.00etatik 14.00etara. (Astelehenetan eta eguenetan udaletxean, eta barixakuetan, berriz, Debegesak Eibarren duen egoitzan.
- Teknikariarekin harremanetan jartzeko: berdintasuna@debegesa.com.
Herritarrei informazioa eta aholkua eman ez ezik, Goiatz Minguezek udalerrira begirako berdintasun planaren bilakaeraren jarraipen zuzena ere egingo du. Plan hau iazko udazkenean prestatzen hasi ziren; eta hasiera batean behintzat, “Uda aurretik prest egon beharko da, Udal Korporazioak bozketa egin dezan”.
Horretaz gain, berdintasun teknikariak emakumeen elkarteekin, eta beste zenbait lekutan, antzeko planen ardura dutenekin harremanetan jarri beharko du.
Horretaz gain, berdintasun teknikariak emakumeen elkarteekin, eta beste zenbait lekutan, antzeko planen ardura dutenekin harremanetan jarri beharko du.
Bestalde, Elgoibarko Udalak, dagoeneko, prest du genero bortizkeriaren arloko zerbitzuak jasotzen dituen diagnosia. Hemendik aurrera, kasu horiei aurre egiteko protokoloa martxan jarri beharko du.