Kiribil barraskiloa pertsonaia mitologikoek lagunduta itzuliko da gaur

elgoibarren.net 2008ko api. 4a, 13:55

 
Kiribilka egitasmoaren saio berri bat izango da gaur (apirilak 4) Plaza Handian 17:30etik aurrera.

 


5.urtea da Elgoibarko Izarrak KIRIBILKA egitasmoa aurrera eramango duena. Egitasmoa, Udalarekin elkarlanean antolatzen dena, gaur hasi eta ekainaren 13ra arte luzatuko da. Guztira 8 saio eta 2 kultur ikuskizun burutuko dituzte.
 

APIRILA: 4 - 11 - 18 - 25

MAIATZA: 9 –16 - 23 (K.I.) - 30

EKAINA: 6 – 13 (K.I.)

IRAILA: 12 – 19 - 26

URRIA: 3

Saioak, ostiral arratsaldeetan izango dira, 17:30etan Elgoibarko Plaza Haundian.
 
Nori zuzendua
Programa hau 2-6 urteko haurrei eta hauen gurasoei zuzenduta dago. Helburua, Elgoibarko familietan euskararen presentzia bultzatzea da. Familiak aurkitzen diren gune naturaletara joan eta, euskara haur eta gurasoengana hurbiltzea, modu ludiko, dinamiko eta erakargarrian.

Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak Kiribilekin jolasean
Aurten, Kiribilka egitasmoan erabiliko duten gaia Euskal Mitologia izango da. Pertsonaia mitologiko ezberdinek egingo diote bisita KIRIBILeri ostiralero. Eta beraiekin batera, jolas eta dantza ugari egiteko aukera izango dute, Elgoibarko Plaza Haundira hurbilduko diren umeak. Musika eta dantza nagusi izango diren saio hauetan haur eta gurasoek euskaraz ongi pasatzeko aukera izango dute.