2007ko azaroan jakitera eman zena gogoratuz, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntza Zuzendaritzak Europan adostutako ildo estrategiko bat garatzen ari da Euskal Erkidegoan modu orokorrean eta eskualdeka: pertsonen garapena etengabeko prestakuntzaren bidez, gizarte aktibo eta aurreratuak izan gaitezen.
Horretarako Jaurlaritzak biztanle bakoitzarengana hurbiltzeko asmoz, eskualdeka antolatu ditu zerbitzuak. Debabarrenari dagokionez, Zerikasi izango da zerbitzu hauek eskainiko dituena.
- Bere weba honakoa izango da www.zerikasi.com.
Zerikasi gaur (apirilak 4) publikoki aurkeztu da baina dagoeneko lanean dihardu hiru hilabetez eta Debabarrenko 90 erakunderekin egon da harremanetan, prestakuntzari buruzko informazioa jaso eta eguneratuta izateko.
• Nori dago zuzendua?
Bizitzan zehar ikasten jarraitzeko interesa duen pertsona orori. Bereziki 25 urtetik gorako pertsoneri eta prestakuntza mundutik urrunen daudenak: emakumezkoak, luzaroko langabetuak, etorkinak, etab.
• Zer egiten dute?
Entitate eta norbanakoen artean bitartekari-lana egin nahi dute. Alegia, Debabarrenako prestakuntza eskaintza guztia jaso, erabiltzaileen esku jarri eta behar badu, aholkatu eta animatu. Honez gain, Debabarrenan betetzen ez diren ikaskuntzarako eskariak identifikatu eta kudeatu ere egingo dituzte.
• Zer Prestakuntza informazio eskaintzen du Zerikasik?
Adibidez, jostungintzatik hasi eta tai-chi ikastarotik pasata, unibertsitate mailako edozein ekintza izan daiteke.
- Horregaitik, Zerikasik Debabarrenako biztanle guztiei adierazi arazi nahi die edozein motatako ikastaroa ematen badute Zerikasira deitzeko (943 748271 telefonoa), ematen duten formazio edo ikastaroen berri jakin arazteko Debabarrenko biztanle guztiei.
• Non daude?
Momentuz Zerikasi Elgoibarko IMHko eraikinean dago kokatuta (Azkue Auzoa 1) eta aztertzen ari da nola hurbildu Debabarreneko herri guztietara.