Altzolan eroritako etxean bizi diren lagunak etxetik atera dituzte udaltzainek

elgoibarren.net 2008ko api. 7a, 09:59

 
Altzolako bizilagun batek elgoiBARREN.net orainkariari jakinarazi berri dionez, Altzolako Aurretxe etxea okupatu zuten etorkinak etxea uztera behartzen ari dira, une honetan, udaltzain agenteak.

 
 
 
Erdi jausita dauden etxeetan bizi ziren lagunak etxea uztera behartu eta gero, Mankomunitateko langile eta teknikoak etxearen egoera aztertu eta bertan pilatuta dagoen zikinkeria guztia ateratzen hasi dira.
Berri gehiago daukagunean jakinaraziko dizuegu. 
 
Lotura duten albisteak: