Zapatua eta domeka bitarteko goizaldean, 03:00ak aldean, piztu zen sua Beardana soziedadeko sukaldearen zati batean; parrilla daukaten txokoan, hain zuzen ere.
Suhiltzaileek sua menpean hartu zuten arren, soziedadearen gainean bizi diren bizilagunek ez dute sustoa erraz ahaztuko, ordubetez, 03:00etatik 04:00etara bitartean etxeak utzi behar izan zituzten-eta suhiltzaileen aginduz.
3 astez itxita
Suak eragindako kalte materialak, -barruan ez zegoen inor- konpontzen dituzten bitartean itxita egongo da elkartea bazkideentzat. Hiru bat astean gauzak bere onera bueltatuko diren esperantza daukate.
Sutea nola piztu zen ikertu beharko dute orain aseguru-etxeetako adituek.
• Sutearen ondorioak argazkitan